33 positibo berri zenbatu ziren atzo Eibarren

33 positibo berri zenbatu ziren atzo Eibarren
2020/11/17 eta kitto!
Atzo 33 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bost gehiago. Azken 7 egunetan, guztira, 310 positibo berri pilatu dira herrian. Intzidentzia-tasa 2.422,37an dago une hauetan.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 13 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean; Deban 10 izan dira;  7 Elgoibarren; 6 Mutrikun;  eta bina Mendaron eta Soraluzen. Beraz, 73 kasu berri egon dira eskualde osoan. Zona gorrian daude Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba eta Mutriku (zona gorrian daude azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago erregistratu dituzten  5.000 biztanletik gorako herriak).

Atzo, 10.631 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 941 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 146 Araban, 375 Bizkaian, 411 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 51 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 141 pertsona ZIUn daude.