36 positibo berri Debabarrenean, horietako 13 Eibarren

36 positibo berri Debabarrenean, horietako 13 Eibarren
2021/01/22 eta kitto!
Igotzen jarraitzen du positibo berrien kopuruak Eibarren. Atzo 13 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bi gehiago, eta intzidentzia-tasa 371,26an dago.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 14  positibo zenbatu dituzte, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Ermuan lau kasu atzeman dituzte, Mutrikun hiru eta Mendaron bi. Beraz, guztira 36 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenean, aurreko egunean baino lau gehiago.

Atzo, 13.154 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.139 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 174 Araban, 639 Bizkaian, 319 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 77 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 109 pertsona ZIUn daude.