36 positibo berri Eibarren

36 positibo berri Eibarren
2020/11/20 eta kitto!
Atzo 36 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 4 gehiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 2.411,36an dago eta tasa altuena da 5.000 biztanletik gorako herrien artean.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 17 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 15 Elgoibarren, 7 Soraluzen, 5 Deban, 3 Mutrikun eta Mallabian, eta 1 Mendaron. Beraz, 87 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 14 gehiago.

Atzo, 14.391 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 935 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 109 Araban, 412 Bizkaian, 407 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 62 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 135 pertsona ZIUn daude.