4 kasu gehiago atzeman dituzte Eibarren, guztira 32 dira kutsatutakoak gure herrian (eskualde osoko datuak)

4 kasu gehiago atzeman dituzte Eibarren, guztira 32 dira kutsatutakoak gure herrian (eskualde osoko datuak)
2020/03/27 15:44
eta kitto!
COVID-19 gaixotasunak kutsatutako herritarren kopuruak gora egin du Debabarrenean. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 4 kasu berri atzeman dituzte Eibarren azken 24 orduetan. Elgoibarren  izan da nabarmenena gorakada, 6 kasu gehiagorekin. Ermuan 2 gehiago deude, eta bat gehiago Soraluzen. Guztira, 81 gaixo daude gure eskualdean.

Koronabirusak jotako gaixoak herriz herri:

Eibar            32
Elgoibar      20
Ermua           10
Deba              8
Mendaro      2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       3

Eskualdeko ospitaleei begiratuta, hor ere kopuruek gora egin dute. 26 gaixo daude Eibar Ospitalean, eta 19 Mendaroko Ospitalean.

 irazabal