40 arbola landatuko dira domekan, Zuhaitz Eguna ospatzeko

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
40 arbola landatuko dira domekan, Zuhaitz Eguna ospatzeko
ETA KITTO 2020, Ots 28

Udaleko Ingurumen sailak, Klub Deportiboko Mendi Taldearekin elkarlanean, Zuhaitz Egunaren edizio berria antolatu du domekarako. Parte hartu nahi duten guztiek izango dute horretarako aukera, berdin dio umea edo heldua den. Antolatzaileek esan dutenez, “eguna familiarekin pasatzeko plan aproposa” prestatu dute eta. Beste batzuetan bezala, oraingoan ere arbolak landatuko dituzte Iturburu inguruan: bertoko 40 zuhaitz (5 lizar, 15 gorosti, 10 haritz eta 10 pago) landatuko dituzte. Landaketa 10:30ak aldera hasiko dute, baina Eztiaga inguraraino oinez igo nahi duenak ordubete lehenago, 09:30ean elkartuko dira Depor parean, denak elkarrekin joateko. Arbolak landatu eta gero, basoetan dauden animalien gaineko tailerra egingo dute. Arduradunen berbetan, “jarduera horrekin biodibertsitateak ekosistemaren funtzionamenduan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta, horrekin batera, gure basoendako organismo onuragarrienak zeintzuk diran azaltzen ahaleginduko gara. Tailerrean parte hartzen dutenek animaliendako babeslekuak egingo dituzte, horrela biodibersitate handixa duen baso gaztea sortzen laguntzeko”. Azken urteotako martxan, 13:00ak aldera amaituko dute jarduera, hori bai, etxera joan aurretik hamaiketakoa hartuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »