40 koronabirus kasu berri Debabarrenean, horietako 14 Eibarren eta 22 Ermuan

40 koronabirus kasu berri Debabarrenean, horietako 14 Eibarren eta 22 Ermuan
2020/07/23 eta kitto!
Atzo, 5.135 PCR proba egin ziren EAEn eta, haietatik, 138 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 6 Araban, 93 Bizkaian, 38 Gipuzkoan, eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Eibarren 14 zenbatu dira azken orduetan; 22 Ermuan; 2 Deban eta 1 Soraluzen. Guztira 40 Debabarrena eskualdean.

Guztira herriz herri pilatutako positiboak (uztailaren 10etik):
Ermua 143
Eibar 112
Elgoibar 16
Deba 15
Soraluze 10
Mutriku 1
Mallabia 1

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 7 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 2 pertsona daude ZIUn.