40 urtez Eibarko anbulatorioan pediatra modura aritu zen Don Basilio hil da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
40 urtez Eibarko anbulatorioan pediatra modura aritu zen Don Basilio hil da
ETA KITTO 2021, Urt 21

Eibarko anbulatorioan 40 urtez pediatra modura aritu zen Basilio Rodriguez Castro (“Don Basilio”) martitzenean hil zen Gasteizen, 92 urterekin. Galizian jaioa, orduko Mari Angela kalean (Errebalen) zabaldu zuen kontsulta eta 1958an hasi zen anbulatorioan beharrean. Sasoi hartan, pediatria espezialitatean tituludun gutxi zegoen eta, tarteka, egunean 60 bat haurri arreta ematea egokitu zitzaion. Urteekin, kontsultara joaten zirenen kopurua jaisten joan zen, baina anbulategian hainbeste urte eman eta gero, gutxi izango dira bere kontsultara joan ez diren eibartarrak. 1998an hartu zuen erretiroa eta azken hilabete hauetan Gasteizen egon da, familiarekin. Argazkian Aitor Buendia kazetariarekin ageri da, Eibarren, 2019ko azaroan. Goian bego.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »