401 positibo Debebarrenean. Eibarren 21 kasu berri

401 positibo Debebarrenean. Eibarren 21 kasu berri
2020/04/17 eta kitto!
Eibarren 21 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan. Inguruko herriei dagokienez, 4 kasu berri erregistratu dituzte Ermuan, eta kasu bakarra Elgoibarren. Debabarrenean guztira 401 lagunek daukate gaitza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera.

Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):

Eibar           186
Ermua         154
Elgoibar       33
Mutriku       10
Soraluze        8
Deba               6
Mendaro       3
Mallabia        1

Ospitaleei dagokienez, 79 daude eskualdeko ospitaletan Covid-19arekin ingresatuta. Eibarko ospitean 64 gaixo daude; eta Mendaroko Ospitalean, 15. Guztira, aurreko egunean baino 3 gutxiago. Ematen dituzten datuak  beti aurreko eguneko 20:00ak arte jasotakoak izaten dira.


Grafikoa 2 copia