44 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 345,65ekoa da

2022/05/30 eta kitto!
Joan den astean 44 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 345,65ekoa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 34 (455,52) kasu berri atzeman dituzte; Elgoibarren 27 (527,06); Deban 9 (386,24); Soraluzen 4 (130,28); Mendaron 2 (199,80); eta Mallabian (508,47) eta Mutrikun (75,27) kasu bana. Beraz, joan den astean 122 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.603 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 482,77koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,82koa da. Bestalde, 340 lagun ospitaleratu dituzte, 13 daude ZIUn eta 34 lagun hil dira.