45 positibo berri azken orduetan Eibarren, etengabe dihardu igotzen kutsatze berrien kopuruak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
45 positibo berri azken orduetan Eibarren, etengabe dihardu igotzen kutsatze berrien kopuruak
ETA KITTO 2020, Urr 30

Errekor berria izan genuen atzo Eibarren, positibo berrien kopuruari dagokionez: 45 kasu berri zenbatu zituzten, aurreko egunean baino 18 gehiago (asteartean 40 izan ziren atzemandako kasuak, eta 27 asteazkenean). Azken astean, guztira, 198 kasu berri egon dira Eibarren eta intzidentzia tasa 1042,35 da gure herrian, gaur eman dituzten datuen arabera; 1028,71 Ermuan; 949,50 Elgoibarren eta 826,45 Deban. Eskualdeko lau herri horiek koronabirusaren semaforo gorrian aurkitzen dira.

Eskualdeko beste herrietan 12 kasu baieztatu zituzten atzo Ermuan, 8 Elgoibarren, 5 Soraluzen, eta bana Mallabian eta Mendaron. Eskualdean, beraz, 74 positibo berri atzoko egunean.

Atzo, 16.237 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 1.325 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 140 Araban, 605 Bizkaian, 570 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 63 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 84 pertsona ZIUn daude.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »