Osasun Sailaren arabera, ostiralean 9.226 PCR egin ziren EAEn eta 398 positiboetatik, 115 izan ziren gipuzkoarrak. Larunbatean PCR proba gehiago egin ziren, 9.696 zehazki, eta 479 positiboetatik 105 izan ziren Gipuzkoan. Igandean, berriz, 6.061 PCR proba egin ziren eta positiboak 354 izan ziren, horietako 90 Gipuzkoan.