5.740 pertsona kutsatuta daude EAEn, horietako 104 Debabarrenean

0    Gizartea 
CDwes76
5.740 pertsona kutsatuta daude EAEn, horietako 104 Debabarrenean
ETA KITTO 2020, Mar 29

Guztira 5.740 pertsona kutsatuta daude koronabirus bidez Euskal Autonomi Erkidegoan, azken 24 orduetan 604 positibo gehiago zenbatu ondoren. Horietatik 1.769 gure ospitaleetan daude. Gainera, 265 pertsona hil dira koronabirusarekin Euskadin.

Gure eskualdean 104 dira kutsatutakoak, gehienak Eibarren (40 lagun), Elgoibarren (25 lagun) eta Ermuan (20). Hiru herri horietan gaixotuen kopuruak egunetik egunera gora egiten jarraitzen du.  Beste herrietan, berriz, kopuru berdinekin mantentzen dira azken egunetan: Deban 8, Mutrikun 6, Soraluzen 3, Mendaron 2, eta Mallabiak gaixorik ez duen eskualdeko herri bakarra izaten jarraitzen du.

Gure eskualdeko datuak, herriz herri:

Eibar            40
Elgoibar      25
Ermua           20
Deba              8
Mendaro     2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       3

Bestalde, Debabarrenean 69 lagun daude ospitalizatuta, 36 Eibar Ospitalean, eta 33 Mendarokoan. Atzo baino 11 lagun gehiago.

Lurraldeka, hona hemen hautemandako kasu berrien banaketa

  • ARABAN 947 kasu zenbatu dira (horietatik 353 ospitaleratuta daude).
  • BIZKAIAN, 2.776 pertsona. (Horietako 1.096 ospitaleratuta daude.)
  • GIPUZKOAN, 1.017 positibo izan dira. (Horietatik 320 ingresatuta daude).

Euskadin guztira 14.071 test egin dira, 1.400 baino gehiago atzo bakarrik. Milioi biztanleko egindako proben batez bestekoa kontuan hartuta, Euskadi (6.430 test/milioi biztanleko) Italiaren parean dago eta Alemaniaren aurretik. Nahiko atzean uzten ditu Herbehereak, Erresuma Batua edo Frantzia.

Gainera, datu positibo gisa, nabarmendu behar da berreskuratutako eta alta emandako pertsonen artean 1.503 direla guztira.

Martxoaren 29ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 168 353 115 1.947
BIZKAIA 313 1.096 116 2.776
GIPUZKOA 123 320 34 1.017
EAE GUZTIRA 604 1.769 265 5.740

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »