5 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta orain ez da intzidentzia-tasa altuena duen herria

5 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta orain ez da intzidentzia-tasa altuena duen herria
2020/11/25 13:18
eta kitto!
Atzo 5 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 5 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 1.780,08an dago eta dagoeneko ez da EAEko 5.000 biztanle baino gehiagoko herrietatik intzidentzia-tasa altuena duen herria.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 6 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 2 Elgoibarren eta 1 Deban. Beraz, 32 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 18 gutxiago.

Atzo, 12.311 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 693 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 101 Araban, 305 Bizkaian, 275 Gipuzkoan eta 12 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 142 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, azaroaren 16tik 22ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 97 hildako egon direla.