5 positibo berri Eibarren, 21 eskualde osoan

5 positibo berri Eibarren, 21 eskualde osoan
2021/02/12 eta kitto!
Atzo bost positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino lau gutxiago. Intzidentzia-tasak behera egin du, 436,78an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 9 positibo berri atzeman zituzten (1.178,51), hiru kasu Mendaron eta Ermuan; eta kasu bakarra Mutrikun. Beraz, guztira 21 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino hiru gehiago. Ermuan intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi da eta eremu horira pasatu da, 274,67 kasurekin 100.000 biztanleko.

Atzo, 13.575 test diagnostiko egin ziren, eta, horietatik 643 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 93 Araban, 400 Bizkaian, 139 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 63 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.