5 positibo berri Eibarren eta intzidentzia-tasa 411,07an dago

5 positibo berri Eibarren eta intzidentzia-tasa 411,07an dago
2020/12/18 17:41
eta kitto!
Atzo 5 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 1 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasak beherako joerari jarraitzen dio eta 411,07an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan eta Soraluzen 4 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 3 Elgoibarren eta 2 Deban. Beraz, 18 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 7 gehiago.

Atzo, 12.787 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 465 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 78 Araban, 193 Bizkaian, 191 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 98 pertsona ZIUn daude.