5 positibo berri Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
5 positibo berri Eibarren
ETA KITTO 2020, Abe 29

Atzo 5 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 4 gehiago. Horrela, intzidentzia-tasa 227,56an dago, aurreko egunean bezala.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan 3 kasu atzeman zituzten eta Elgoibarren 3.

Atzo, 6.606 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 347 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 62 Araban, 150 Bizkaian, 130 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 81 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »