53 positibo berri Eibarren azken orduetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
53 positibo berri Eibarren azken orduetan
ETA KITTO 2020, Aza 12

Eibarren 53 positibo berri zenbatu ziren atzo; 13 Ermuan; zazpina Deban eta Elgoibarren; 6 Mutrikun, 2 Soraluzen eta bana Mendaron eta Mallabian.
Eguaztenean 16.338  test diagnostiko egin zituzten EAEn, eta 1.409 positiboak izan ziren. Positiboen portzentajea %8,6ekoa da beraz. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu zituzten eguaztenean, eta COVIDa duten 133 lagun ZIUn zeuden, aurreko astean baino 22 gehiago.

Gipuzkoa da intzidentzia-tasarik altuena duen lurraldea: 1.006.  Araban 551n daude,  eta 747an Bizkaian. EAE osoan 845ekoa da intzidentzi-tasa metatua.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »