54 positibo berri zenbatu dira Eibarren, inzidentzia tasa 1.658an dago, Euskadiko altuenetakoa

54 positibo berri zenbatu dira Eibarren, inzidentzia tasa 1.658an dago, Euskadiko altuenetakoa
2020/11/04 eta kitto!
Etengabe ari da igotzen positibo berrien kopurua  Eibarren. Atzo 50eko langa gainditu genuen;  54 kasu berri atzeman ziren egun bakar batean. Ondorioz, inzidentzia tasa Eibarren 1.658,96an dago une hauetan.  Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba mailan, inzidentzia-tasa altuenetakoa duen 5.000 biztanletik gorako herria da Eibar. Aurretik Ordizia, Urnieta eta Zumaia daude, Osasun Sailak argitaratu duen txostenenaren arabera.

Eskualdeko beste herrietan Ermuan 14 kasu zenbatu dira azken orduetan (1.209,55eko inzidentzia); 11 Deban (1.083,36) 9 Elgoibarren (984,98); 4 Soraluzen (1.371,60); eta kasu bana Mallabian eta Mutrikun. Debabarrenean, beraz, 97 positibo berri.

Atzo, 15.611 test diagnostiko  ziren, eta haietatik 1.425 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 163 Araban, 623 Bizkaian, 630 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan edo bizileku ezezaguna dutenetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 107 pertsona ZIUn daude. Bestalde, urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 46 hildako egon direla.

.