55 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 297,36koa da

55 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 297,36koa da
2022/04/19 10:56
eta kitto!
Azkenengo zortzi egunetan (hilaren 11tik 18ra) 55 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 297,36koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 25 (297,36) kasu berri atzeman dituzte; Elgoibarren 12 (122,98); Soraluzen 10 (521,10); Deban (165,53) eta Mutrikun bosna kasu (150,55); eta Mendaron kasu bakarra (249,7). Mallabian (84,75), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azkenengo zortzi egunetan 86 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 3.202 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 146koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1 da. Bestalde, 301 lagun ospitaleratu dituzte, 14 daude ZIUn eta 17 lagun hil dira.