56 dira dagoeneko Debabarrenean kutsatutako herritarrak, horietako 24 Eibarren

56 dira dagoeneko Debabarrenean kutsatutako herritarrak, horietako 24 Eibarren
2020/03/25 eta kitto!
Azken 24 orduetan beste hamar kasu atzeman dituzte Debabarrenean, horietatik 3, Eibarren. Deban ere beste hiru daude, eta beste bina Elgoibarren  eta Mutrikun. Soraluzek gaixo bakarrarekin jarraitzen du, eta Ermuak (5 gaixo) eta Mendarok (2 gaixo) ere berdin jarraitzen dute azken orduetan. Bestalde, gaitza ez da oraindik Mallabira iritsi.

Hauek dira  koronabirusean positibo eman dutenenen kopuruak herriz herriz:

Eibar           24
Elgoibar    10
Ermua           5
Deba              8
Mendaro      2
Mutriku        6
Mallabi         0
Soraluze      1

Bestalde 31 pertsona daude gure eskualdeko ospitaletan ingresatuta, 20 Eibar Ospitalean, eta 11 Mendaroko Ospitalean.