58 pertsona daude ospitalizatuta Eibar eta Mendaroko ospitaletan koronabirusagatik

58 pertsona daude ospitalizatuta Eibar eta Mendaroko ospitaletan koronabirusagatik
2020/03/28 eta kitto!
Egunez egun geroz eta pertsona gehiago dago Koronabirusagatik ingresatuta Debabarreneko ospitaletan, EAEn eta estatu  osoan gertatzen ari den bezala. Eibarko Ospitalean  33 pertsona daude ingresatuta. Mendaroko  ospitalean.  berriz, 25  dira  ospitalizatutakoak.

Gure eskualdean atzo baino 19 kasu gehiago atzeman dituzte. Gaixo gehienak Eibarren (guztira 36) eta Elgoibarren (23). Eskualde osoa hartuta, guztira 93 kasu  daude baieztatuta une honetan.

Koronabirusak jotako gaixoak herriz herri (atzoko data  ofizialak, 20:00etan)

Eibar            36
Elgoibar      23
Ermua           15
Deba              8
Mendaro     2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       3

Hauxe da ospitaletako egoera  EAEn:

ospitaleak


irazabal