58 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 393,45ekoa da

58 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 393,45ekoa da
2022/06/20 11:01
eta kitto!
Joan den astean 58 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 393,45ekoa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 26 (421,64) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 12 (183,47); Soraluzen 7 (208,44); Mendaron 4 (199,80); eta Deban  (91,96) eta Mutrikun (150,55) hiruna kasu. Mallabian (254,24), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, joan den astean 113 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.395 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 371,28koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,03koa da. Bestalde, 342 lagun ospitaleratu dituzte, 13 daude ZIUn eta 21 lagun hil dira.