60 urteko mendizale eibartarra hil da Oñatiko Orkatzategi mendian

60 urteko mendizale eibartarra hil da Oñatiko Orkatzategi mendian
2021/09/19 eta kitto!
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 60 urteko mendizale eibartar baten gorpua berreskuratu dute gaur goizean Oñatin. Ezbeharra 12:00ak aldera izan da, Oñatiko Orkatzategi mendian, biktimarekin batera zihoan pertsonak SosDeiak-112 larrialdietarako telefonora deitu duenean, beste gizonak konortea galdu duela esanez. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroa, Bergarako ertzain-etxeko patruilak, suhiltzaileak eta Osakidetzako helikoptero medikalizatu bat bertaratu dira, baina suspertzeko maniobrak egin ostean, mendizalearen heriotza baieztatu dute.