Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek erabaki dute AstraZenecaren lehenengo dosia jaso duten 60 urtetik beherakoek immunizazio prozesua etxe horretako dosiarekin amaitzea edo Pfizerrena hartzea aukeratu ahalko dutela. Hala ere, dokumentu bat sinatu beharko dute erabakiarekin bat datozela adierazteko.
Carolina Darias Osasun ministroak adierazi du egoera “apartekoa” delako hartu dutela erabaki hori. Bioetika Batzordeak iritzia eman beharko du orain, aukeraketari buruzko baimen idatziaren baldintzak zehazteko.