67 koronabirus kasu aktibo daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietako bat ere ez Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
67 koronabirus kasu aktibo daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietako bat ere ez Eibarren
ETA KITTO 2020, Ira 16

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, egun, bost dira COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (39), Errenteriako Jesusen Bihotza (17), Donostiako Alai-Etxe (8) eta Donostiako Zorroaga (1).

Beraz, 67 COVID-19 kasu aktibo daude adinekoen egoitza-zentroen erabiltzaileen artean, horietako bat bera ere ez Eibarko zaharren egoitzetan.

Foru Aldundiak emandako azken datuen arabera, hiruk jada gainditu dute gaixotasuna, eta zazpi hil dira abuztuaren 11n “bigarren olatuko” lehen positiboa atzeman zenetik. Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro ditu guztira, eta 5.425 leku adinekoak artatzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »