7 koronabirus kasu berri Debabarrenean, horietatik 5 Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO
7 koronabirus kasu berri Debabarrenean,  horietatik 5 Eibarren
ETA KITTO 2020, Api 22

Koronabirusak igoera txiki bat izan du Debabarrenean. 7 koronabirus kasu berri antzeman dira gure bailaran, horietatik 5 Eibarren, 1 Ermuan eta beste 1 Soraluzen.

Beraz Eibarren antzemandako kornorabirus kasuak 193 dira gaur egun, aurreko hiru egunetan kasu berririk ez zen antzeman eta.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Herriz herri jasotako datuak:

Eibar           193
Ermua         155
Elgoibar       36
Mutriku        10
Soraluze      11
Deba                 6
Mendaro         3
Mallabia           1

Ospitaletan 66 lagun daude Covid-19arekin ingresatuta, 51 Eibarko ospitalean, eta 15 Mendaroko Ospitalean. Beraz ospitaleratuak atzo baino 1 gehiago dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »