7 positibo berri atzeman zituzten atzo Eibarren

7 positibo berri atzeman zituzten atzo Eibarren
2021/01/15 eta kitto!
Atzo 7 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gehiago, eta intzidentzia-tasa 353,06an dago.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 6 kasu atzeman zituzten, Mutrikun eta Soraluzen 3, eta Deban eta Mendaron bana. Beraz, guztira 21 positibo berri atzeman zituzten Debabarrenan, aurreko egunean baino 7 gehiago.

Atzo, 13.224 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 760 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 100 Araban, 412 Bizkaian, 239 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

Urtarrilaren 4tik 10era bitartean, 66 pertsona hil dira.