7 positibo berri Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
7 positibo berri Eibarren
ETA KITTO 2020, Abe 08

Atzo 7 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 1 gutxiago. Hala ere, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 554,21an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 10 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 2 Mendaron eta bana Elgoibarren eta Mallabian Beraz, 21 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 6 gehiago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, esan behar da aldaketa bat sartu dela plantan ospitaleratutako pazienteen kalkuluan, hau da, paziente berrien eta guztien kalkuluan. Gainera, azken bi asteetako historikoa ere aldatu egin da. Aldaketa PCR duten pazienteak eta antigeno positiboak sartzean datza; izan ere, orain arte erabiltzen ziren Osakidetzako datuak PCR positiboei buruzkoak baino ez ziren.

Hala, atzo 59 pertsona ospitaleratu zituzten COVID bidez eta 128 pertsona daude gaur egun ZIUetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »