71 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
71 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Uzt 26

Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) 71 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 833,52koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan eta Elgoibarren 24 kasu atzeman dituzte, Mutrikun 12, Deba zortzi, Mendaron bost, Mallabian hiru eta Soraluzen kasu bat. Horrela, guztira 148 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 7.206 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 942 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 101 Araban, 508 Bizkaian eta 312 Gipuzkoan eta 21 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »