72 positibo berri Eibarren, EAEko intzidentzia-tasa altuena duen hirian

72 positibo berri Eibarren, EAEko intzidentzia-tasa altuena duen hirian
2020/11/10 eta kitto!
Atzo 72 positibo berri atzeman ziren, aurreko egunean baino 31 gehiago. Intzidentziak-tasak igotzen jarraitzen du eta Eibarren 2.356,31n dago une hauetan. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba mailan, inzidentzia-tasa altuena duen 5.000 biztanletik gorako herria da Eibar, Osasun Sailak argitaratu duen txostenenaren arabera.

Eskualdeko beste herrietan Ermuan 22 kasu zenbatu dira azken orduetan; 17 Elgoibarren; 10 Deban, 5 Mutrikun eta kasu bana Soraluzen eta Mendaron. Debabarrenean, beraz, 128 positibo berri daude, aurreko egunean baino 47 gehiago.

Atzo 14.039 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 1.310 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 110 Araban, 631 Bizkaian, 552 Gipuzkoan eta 17 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 91 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 135 pertsona ZIUn daude.