Martxoaren 8ko kartel irabazlearen sari-bakaketa eta hitzaldia antolatu dute biharko Portalean

Martxoaren 8ko kartel irabazlearen sari-bakaketa eta hitzaldia antolatu dute biharko Portalean
2018/03/12 eta kitto!
Bihar,  18:30ean, Martxoaren 8ko kartel irabazlearen sari-banaketa izango da  Portaleko erakusketa gelan. Ondoren, zabalik geldituko da lehiaketara aurkeztutako kartelen erakusketa. Martxoaren 28ra arte izango dugu lan guzti hauek ikusteko aukera erakusketa aretoaren ohiko ordutegian, asteartetik igandera 18:30etik 20:30era. Jone Bengoaren kartela izan da aurten saritutako lana. Eibarko emakumeen argazki zaharrekin egindako kamiseta daraman emakume gaztea irudikatu du Jonek, ‘Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara’ izenburupean. Akuarelen bitartez, emakumeen boterea irudikatu eta feminismoaren aldarriak batzen ditu.  Ilustratzaile eibartarrari orain dela aste batzuk egin genion elkarrizketa hemen daukazue.

Horretaz gain, "Izan direlako gara; emakumeen ekarpenak jasotzeko proiektuak: Wikiemakume@k eta Gure genealogia feministak" hitzaldia hartuko du Portaleko Areto Nagusiak, 19:00etan.  Ekitaldi irekia eta doanekoa izango da. Hitzaldia euskeraz izango da baina itzulpen zerbitzua egongo da.