78 positibo berri zenbatu dituzte Debabarrenean azken hiru egunetan, horietako 20 Eibarren

78 positibo berri zenbatu dituzte Debabarrenean azken hiru egunetan, horietako 20 Eibarren
2021/04/26 eta kitto!
Azken hiru egunetan, barixakutik domekara, 20 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren (zazpi barixakuan, lau zapatuan eta bederatzi atzo) eta, ondorioz, intzidentzia-tasak, gutxi bada ere, gora egin du, 582,37an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 15  positibo atzeman dituzte (518,13), Elgoibarren sei (311,96), Deban 22 (1.723,82), Mendaron bi (425,53),  Mutrikun zazpi (564,55) eta Soraluzen 6 (654,25). Guztira, 78 kasu berri baila osoan.

Atzo, 8.824 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 762 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 75 Araban, 325 Bizkaian, 356 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 62  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 192 pertsona ZIUn daude