8 positibo berri Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
8 positibo berri Eibarren
ETA KITTO 2020, Abe 07

Atzo 8 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 3 gehiago (zapatuan 5 positibo berri atzeman zituzten eta barixakuan 7). Hala ere, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 565,22an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan eta Elgoibarren 3 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean eta batek Mutrikun, Mendaron eta Deban. Beraz, 15 kasu berri egon dira eskualde osoan.

Atzo, 5.223 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 315 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 49 Araban, 156 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 20 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »