8 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 258,43koa da

8 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 258,43koa da
2022/02/28 eta kitto!
Azken lau egunetan 8 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 258,43koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Mutrikun 8 kasu berri atzeman dituzte (526,91); Elgoibarren 7 (381,28), Soraluzen 4 (301,96), Deban (366,77) eta Ermuan 3 (218,49), eta Mallabian 1 (252,10). Mendaron (330,97), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 34 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.398 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 467,61koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,86koa. Bestalde, 162 lagun ospitaleratu dituzte, 49 daude ZIUn eta 79 hil dira.