80 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

80 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/12/16 12:05
eta kitto!
Azken hiru egunetan 80 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasak behera egin du pixka bat, 1849,02an kokatuz.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 55 kasu berri atzeman dituzte (1573,13); Mutrikun 37 (1656), Elgoibarren 25 (996,53), Soraluzen 21 (1233,01), Deban 19 (2145,61), Mallabian 5 (1428,57) eta Mendaron 1 (898,35). Beraz, azken lau egunetan 243 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 13.210 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1042,41ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,22koa. Bestalde, 299 lagun ospitaleratu dituzte eta 100 ZIUn daude.