86 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 518,48koa da

86 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 518,48koa da
2022/05/02 eta kitto!
Azkenengo zazpi egunetan 86 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 518,48koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 33 (579,76) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 30 (354,30); Deban 9 (275,89); Mendaron 6 (399,60); Mutrikun 5 (188,18); Soraluzen 3 (130,28); eta Mallabian 2 (338,98) bina kasu. Beraz, azkenengo zortzi egunetan 174 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.474 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 447,61koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,25ekoa da. Bestalde, 317 lagun ospitaleratu dituzte, 11 daude ZIUn eta 17 lagun hil dira.