Untzagako kioskuari jubilaziñua aillegau jako

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Untzagako kioskuari jubilaziñua aillegau jako
ETA KITTO 2019, Uzt 15

Azken 10 urtiotan Untzagako “kioskerua” izan dan Josefran Azpiazuk ekaiñaren 22xan itxi eban kioskua, jubilatzeko. Udalak 2009ko urriaren 15ian emon zetsan kioskuaren esplotaziñorako lizentzia, horretarako egin zan subasta publikuan. Berez 10 urterako lizentzia eskuratu eban, baiña esan deskunez, ointxe jubilatzeko moduan eguanez, aukeria aprobetxatzia pentsau dau eta, tokatzen jakona baiño pixka bat aurretik itxi dau kioskuaren atia, “pena haundixarekin eta baten batek errelebua hartuko detsan esperantzarekin”.

Kioskuan zelan hasi zan galdetuta, arrazoi nagusiña lan-merkatuko gorabeheretan topatzen dogu: “Ni bizitza osuan autonomua izan naiz eta, biharra bajatzen zoiala ikusitta, kioskua hartzeko aukeria suertatu jatan parian eta holan animau nintzan”. Berak kioskua hartu ebanerako, prentsaren salmentak etenbarik jaisteko joerari segitzen hasitta eguazen, eta ordurako nabarmena zan aurretik sarrittan entzundako “jendiak gero eta periodiko gitxiago erosten dau eta horrek okerrera egingo dau” esaldixak ez ebela gezurrik esaten. Azpiazuk esan deskunez, “ni kioskuan biharrian hasi nintzanerako, periodiko eta rebisten salmentak urtetik urtera %3 egitten eben behera, batezbeste. Estadistikeri begiratzen ibilli barik be, hori argi ikusi dot neuk be. Urtetik urtera egunkari gitxiago erosten dau jendiak, eta kotilleoko rebistekin be gauza bera pasatzen da”.

Edozelan be, berak diñuan moduan, “oindiok be bizitzeko moduko soldatia etara leikiala pentsatzen dot, neu behintzat moldatu naiz. Esan bihar da, baiña, nik saldutako prentsaren portzentaje haundi bat tabernarixak erosi destela. Salmenta kopuruari begiratuz gero, bezero inportantienak Untzaga inguruan daguazen tabernetan euki dittut, duda barik”.

Baiña hortik kanpora be egunero-egunero prentsa billa juaten jakozen bezeruak be euki dittu, “eta euretako askorekin amistade haundixa egin dot, gaiñera. Kioskua itxi dotenian horretxegaittik hartu dot pena gehixen, eta euretako askok be penia hartu dabe. Azken batian, horrenbeste urtian egunero egunero alkar ikusten, sarrittan sortzen dira harreman pertsonalak nahittaez. Jubilatzera nindoiala esaten hasi nintzanian, jendiak oso gauza polittak esan destaz eta baten batek idatzi be egin dittu. Horrelakuak betirako gordetzen dira, barru-barruraiño aillegau jataz”. Bezero gehixenak “edadekuak” euki dittuala diño, “gazterik ez behintzat”. Eta kalian goiz ibiltzekuak: “Prentsaren %30 goizeko 08:00etarako salduta eukitzen neban”.

 

piruli kioskoa_josefran azpiazu09

piruli kioskoa_josefran azpiazu07

Bezero fiñenak tabernetan
Edozelan be, eta bihar guztietan pasatzen dan moduan, hamen be badagoz horren polittak ez diran gauza batzuk, edo gehixago kostata egin biharrekuak: “Goizeko 05:30-xetarako etortzen nintzan ni kioskua zabaltzeko. Taberna batzuetan egunkariak nik entregatzeko konpromisua nekan eta beste batzuk, barriz, eurak etortzen ziran billa. Eta hortik aurrera kioskuan daguazen gauzak antolatzen eta etortzen zan jendiari atenditzen, holan juaten jatazen egunak”.

Oindiñok jubilaziñora “ohitzen” daguan arren, kioskua beste iñork ez hartzia pena haundixa emongo zetsala esan desku eta, bere moduan, jende askok etorkizunian kioskuarekin zer pasau leikian pentsatziarekin bakarrik tristetu egitten dala. Horregaittik, Udalak atzera be subastara etaratzia eta baten batek zabaltzen hastia gustauko litxakixo, “biharra egin doten tokixa izatiaz haratago, balixo sentimental eta historikua be badakalako”.

60 urtian hiru toki diferentetan
Javier Martin Lapeyra eibartarrak ikerketa lan sakon eta mardula egin dau Untzagako plaziak euki daben billakaeriaren inguruan eta, horren barruan, plazan egon diran elementu arkitektoniko eta bestelakuen inguruko datuak be dagoz jasota. Zerrenda horretan berak “metalezko kiosko konikua” modura izendatzen dabenaren inguruan bildu daben informaziñuaren arabera, kioskua 1959. urtian egin zan, orduan sasoian Alfan biharrian eguan Marcos Muñoz izenekuak aginduta. Horren inguruko informaziño zihetzik ez dogu aurkitu, baiña diñuenez Muñoz hori akzionista inportantia izan zan eta kioskua ez eban berak biharra egitteko ipiñi, inbersiño modura baiño. Horrek azalduko leuke zergaittik luzaruan eibartar askorendako kiosko hori “Alfako pirulia” izan dan.

Kioskua eraiki zanian, Untzagan, udaletxeko plazan bertan ipiñi eben, orduko Dos de Mayo (Toribio Etxebarria) kaliaren parian. Hori egixa dala erakusten daben argazkirik be badago: hain zuzen be, 1959ko oktubrian kaleratu zan Eibar Rebistaren 27. zenbakixan, 8. orrialdian argittara emondako albistiarekin batera, Ojangurenek etaratako argazkixan ikusi leike kioskua, Arrateko errepidiaren inauguraziño ofiziala egitteko Eibarrera etorri ziran Gobernadoriak, Diputaziñoko Presidientiak eta beste batzuk egindako talde argazkixan. Eta toki horretan noiz arte egon zan jakitteko be, aldizkari horretara jo, besterik ezin leike egin: gitxienez 1968ko otsaillera arte kioskua jatorrizko tokixan, handik mugidu barik egon zala ikusi leike, Eibar Rebistako 101. zenbakixaren azalian kaleratu zan erretratuan, kioskuak toki horretan segitzen ebala ikusten da-eta.

Kioskuaren lekukotasun grafikuak Eibar aldizkarixaren zenbaki batian baiño gehixaguetan topatu geinke. Goiko argazkixan, Arrateko bidia inauguratzeko ekitaldixan parte hartu ebenak dagoz; eta euren atzian kioskua jatorrizko tokixan ageri da.

Kioskuaren lekukotasun grafikuak Eibar aldizkarixaren zenbaki batian baiño gehixaguetan topatu geinke. Goiko argazkixan, Arrateko bidia inauguratzeko ekitaldixan parte hartu ebenak dagoz; eta euren atzian kioskua jatorrizko tokixan ageri da.

eibar aldizkaria 101 azala

Handik urte gitxira, barriz, kioskua tokiz aldatu eben: Untzaga plazan bertan, barruan egoten segidu arren, 1971. urterako plazaren beste muturrera, Calbeton kaliaren parian geratzen dan Untzaga plazako hego-ekialdeko kantoira aldatu ebela jakin badakigu eta hantxe egon zan 1991ko maiatzaren 31ra arte. Lapeyrak bere ikerketan jasotzen dabenez, “Iraegik diño karamelo-saltzailliak, barkillerua… plazaren alde horretan ipintzen zirala”. Igual horrexegaittik hartuko eben kioskua aldatzeko erabagixa, baiña edozelan be toki-aldaketarako arrazoiaren barri emoten daben bestelako informaziñorik ez dogu topatu.

1991ko maiatzaren amaierara arte Untzagako kantoi horretan egon zan kioskua, eraitsi eben arte.

1991ko maiatzaren amaierara arte Untzagako kantoi horretan egon zan kioskua, eraitsi eben arte.

Zalantzarako tarterik ez dago, baiña, kioskua han eguanian pasau zanaren inguruan: izan be, 1991. urtian kioskua eraitsi egin eben eta parian, gaur egunian daguan tokixan, jatorrizko kioskuaren erreplika ipiñi zan eta hantxe dago harrezkero. Hortaz, gaur egunian ikusten dogun kioskua 1959xan egindakuaren ixa iguala izanda be, haren kopixia da. Baiña bixen artian badago ezberdintasunik, oso txikixak badira be: oingo kioskuaren oiñarrixa lehelenguak zekana baiño pixka bat zabalagua da eta, horren eragiñez, jatorrizko kioskua baiño apur bat zilindrikuagua da oingua.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »