9 positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
9 positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoan
ETA KITTO 2020, Eka 25

Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 16 dira, Lurraldeka, 4 Araban, 1 Bizkaian, 9 Gipuzkoan, eta Euskaditik kanpo bizi diren 2 pertsona. Gipuzkoari dagokionez 9 positibo berri daude: 3 atzeman dituzte Donostian eta beste 3 Orion; eta kasu bana Irunen, Errenterian eta Altzon.

COVID19-ak Eibarren izan duen eboluzioari begiratzen badiogu, 216 dira metatutako edo pilatutako positiboak, eta azken hamabi egunetan ez da kasu berririk atzeman (azkena ekainaren 12koa da).

Atzo hildako bat gehiago egon zen. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »