9 positibo berri Eibarren, 34 eskualdean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
9 positibo berri Eibarren, 34 eskualdean
ETA KITTO 2021, Ots 05

Atzo bederatzi positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino zortzi gehiago. Azken 14 egunotako intzidentzia-tasak 500eko langatik gora egoten jarraitzen du,  535,25an kokatuz. Beraz, eremu gorrian jarraitzen dugu.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren ere 9 positibo berri atzeman zituzten (1178,51); beste 9 Ermuan (480,68) eta bina kasu Mallabian, Deban, eta Mendaron. Beraz, guztira 34 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino 19 gehiago.

Atzo, 15.486  test diagnostiko egin ziren, eta, horietatik 921 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 151 Araban, 479 Bizkaian, 281 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 95 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 162 pertsona ZIUn daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »