92 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 676,59koa da

92 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 676,59koa da
2022/05/17 eta kitto!
Joan den astean 92 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 676,59koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 32 (614,90) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 30 (455,52); Mutrikun 18 (451,64); Deban 7 (404,63); Mallabian 4 (338,98); eta Mendaron (299,70) eta Soraluzen (234,50) bina kasu. Beraz, joan den astean 187 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 6.914 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 607,56koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,12koa da. Bestalde, 336 lagun ospitaleratu dituzte, 10 daude ZIUn eta 29 lagun hil dira.