92 positibo zenbatu dituzte ostiraletik astelehenera Debabarrenean

92 positibo zenbatu dituzte ostiraletik astelehenera Debabarrenean
2020/10/13 12:23
eta kitto!
Osasun sailak emandako datuen arabera, ostiralean 10.261 PCR proba egin ziren, eta horietatik, 584 (%5,7) izan ziren positiboak, 236 Gipuzkoan, eta 26 Debabarrenean. Larunbatean, 9.939 PCR proba egin zituzten, eta 584 (%5,9) izan ziren positiboak, 255 Gipuzkoan, eta 16 gure bailaran. Igandean, 6.870 PCR egin zituzten, 363 (%5,3) izan ziren positiboak, 150 Gipuzkoan, eta 21 Debabarrenean. Atzo (astelehena), 6.763 proba egin zituzten, eta, horietatik, 529 (%7,8) positiboak izan ziren, 224 Gipuzkoan, eta 29 Debebabarrenean.

Herriz herri begiratuta, azken 4 egunetan positibo gehienak Eibarren (35), Ermuan (30) eta Elgoibarren (11) atzeman dituzte. Beste herrietan, berriz, kopuruak aurreko egunetakoen antzerakoak izan dira: 5 Mendaron, 3 Deban, Soraluzen zein Mutrikun, eta 2 Mallabian.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 52 pertsona daude ZIUn.