93 kasu berri Gipuzkoan, 92 Bizkaian eta 10 Araban, kutsatzeen %43 10-19 urte bitartekoen artean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
93 kasu berri Gipuzkoan, 92 Bizkaian eta 10 Araban, kutsatzeen %43 10-19 urte bitartekoen artean
ETA KITTO 2020, Uzt 19

Azken 24 orduetan Gipuzkoan 93 kasu berri atzeman dituzte. Euskadin 5.747 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 197 positiboak izan ziren COVID19an. Lurraldeka, 93 Gipuzkoan daude, 92 Bizkaian eta 10 Araban. Halaber, atzoko kutsatzeen % 43 10 eta 19 urte bitartekoen artean gertatu zen.

Asteburu guztian zehar PCR frogak dihardute egiten Eibarko ospitalean. “Une hauetan dagoen kolapsoa dela eta, gaurko frogen emaitzak bi edo hiru egun barru jakinaraziko dira”, esan digute.

Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute isolamendu-neurriak behar bezala bete behar direla, eta kutsatuta egonez gero edo kontaktu estua izanez gero, arriskuko pertsonekin kontaktuan egotea saihestu behar dela. Gainera, maskara eramateko betebeharra azpimarratu dute, eta maskara behar bezala jarrita egon behar dela.

Eibarko ospitalea2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »