Hildakoen hileta-elizkizunak eta agurrak debekatu dira

Hildakoen hileta-elizkizunak eta agurrak debekatu dira
2020/03/21 eta kitto!
Hildakoen hileta-elizkizunak eta agurrak debekatu ditu Eusko Jaurlaritzak gaurtik hasita. Hildakoei ehorzketa edo errausketa emateko behar diren gutxieneko zerbitzuak artatuko dituzte ehorzketa enpresek, baina ez zaie senideei edo lagunei ehorzketetara deituko.  Hilerrietara hildakoarengandik gertuen dauden pertsonak joan ahal izango dira, gutxieneko segurtasun-distantziak gordeta, metro bat edo bi.

COVID-19rekin hildakoen kasuan, ezin da hilkutxa ireki azken agurrerako, eta hildakoarekin harremanetan egon diren eta sintomak dituzten senitartekoak ezin izango dira hilerrira joan. Sintomarik ez dutenek maskara eta eskularruak eraman beharko dituzte, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatzeaz gain, eta besarkaden edo musuen bidez doluminak agertzea saihestu beharko dute.

COVID-19 gaitza zuten 14 pertsona hil dira azken orduotan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horrenbestez, 85 dira  jada koronabirusak eragindako heriotzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan..