97 positibo berri detektatu dira azken astean Eibarren, 238 eskualde osoan (datuak herriz herri)

97 positibo berri detektatu dira azken astean Eibarren, 238 eskualde osoan (datuak herriz herri)
2021/04/21 eta kitto!
Nabarmena da positibo kopuruek azken egunotan Eibarrek izan duten gorakada. Azken astean (apirilaren 14tik 20ra) 97 lagunek eman dute positibo COVID-19a detektatzeko probetan Eibarren; eta eskualde osoa kontuan hartuta, 238 herritarrek eman dute positibo bailarako zortzi herrietan.  Gorako joera agerikoa da erkidego osoan.

Azken 14 egunetan 150 izan dira, guztira, Eibarren detektatu diren kasuak. Apirilaren 15ean detektatu ziren kasu gehien, 23. Apirilaren 6an intzidentzia-metatua 291,18 zen Eibarren, eta gaurkoa 545,97. Datu hauekin, atzotik Eibar perimetralki itxita dago;  eta baita Soraluze, Deba, Mutriku eta Soraluze ere.
Hona hemen apirilaren 14tik 20ra bitarteko datuak, herriz herri:

Eibar         97   (545,97)
Elgoibar  19   (251,30)
Mendaro   4   (425,53)
Deba         55   (1.136,99)
Mutriku   14   (564,55)
Soraluze  15   (981,38)
Ermua       30   (362,07)
Mallabia     4   (504,20)
Debabarrena  238 positibo
Intzidentzia-metatua Debabarrenean 596,50

Gorako joera agerikoa da erkidego osoan. Osakidetzak, adibidez, ZIUetan 158 ohe ditu okupatuta gaitzarekin eritutako pazienteekin; lau gehiago dira. Ospitaleratzeek ere gora egin dute egun batetik bestera: bi gehiago dira, 117 ospitaleratze egun bakar batean. Ospitaleetan «tentsio» egoeran daudela onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, eta onartu zuen erietxeetako zenbait jarduera bazter utzi behar izan dituztela presio horri erantzuteko.

Osakidetzak eman du astean zehar izan diren heriotzen berri ere: apirilaren 12tik 18ra bitartean guztira 32 lagun hil dira COVID-19agatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hor ere izan da igoera: aurreko astean baino sei gehiago dira.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esana du bihar da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izurria kontrolatzeko neurriak ezartzen dituen Labi batzordearen bilera teknikoaren iradokizunak jasoko dituela, eta horren arabera erabakiko duela aholku batzordearen bilera bat deituko duen neurri gehiago ezartzeko.