Abel Barriola pelotaria omenduko dute Armeria Eskolan datorren martitzenean "Ondo egindako lana" ekimenaren barruan

Abel Barriola pelotaria omenduko dute Armeria Eskolan datorren martitzenean "Ondo egindako lana" ekimenaren barruan
2017/09/07 15:34
eta kitto!
Datorren asteko asteartean (hilaren 12an) Abel Barriola pelotaria Armeria Eskolan egongo da, “Ondo egindako lana” programako 9. saioan. Armeriako Ikasle Ohien elkartearen eskutik egingo den ekitaldiarekin, antolatzaileek orain dela gutxi erretiratu den pelotariari errekonozimendua egin nahi diote. Bere lan eta ibilbidearen inguruko gogoeta eta ametsak partekatzeko, laguna eta herrikidea den Joseba Urkiola ETBko kazetaria izango du solaskide. Ekitaldia euskaraz garatuko dute eta 19:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da, baina antolaketa erreztearren, joateko interesa dutenei aurrez izena emateko eskatu diete arduradunek, 943 20 32 44 telefono zenbakian edo komunikazioa@armeriaeskola.eus helbidean.

Armeria Eskolaren “ONDO EGINDAKO LANA” ekimenean lan esparru anitzetako profesionalek, euren ideiak eta gogoetak, solasean partekatzen dituzte. Euren lan onaren oinarriak eta gakoak azaltzen eta elkarbanatzen dituzten foroa da, alegia.