Aberri Eguna etxeko balkoi eta leihoetan ospatzeko deia egin dute biharko

Aberri Eguna etxeko balkoi eta leihoetan ospatzeko deia egin dute biharko
ETA KITTO 2020, Api 11

Oso berezia izango 2020ko Aberri Eguna, osasun larrialdiak derrigortuta, bakoitzak bere etxean ospatu beharko baitu. Aberri Eguna konfinamenduan ospatuko den lehen aldia izango da eta, Euskal Herria Batera ekimenaren bitartez, Euskal Herri osoan batera ospatzeko deia egin dute hainbatek. Aberri Egun bateratua ospatu nahi dute, balkoi eta leihoetan, eta horretarako apirilaren 12an balkoietan ikurrinak eta Nafarroako banderak jartzeko deia egin dute. Horrez gain, eguerdian, balkoi eta leihoetan elkarrekin kantatzera animatu nahi dute jende guztia eta, internetek eta sare sozialek ematen duten aukera baliatuta, euskal herritarrek egindako argazkiekin mosaiko erraldoia osatuko da. EH Bilduk, Podemos Euskadik eta LABek bat egin dute Euskal Herria Batera herri ekimenarekin eta EAJk eta ELAk bakoitzak bere aldetik ospatuko du. Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Aberri Eguna ospatzeko deia egin du gaur, euskal herritarrak balkoian ikurrina jartzera animatuta. Eta, horrekin batera, Covid-19aren biktimen oroimenez 12:30ean minutuko isilunea egitera deitu ditu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »