Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko tenperatura altu iraunkorragatik

Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko tenperatura altu iraunkorragatik
2021/09/06 10:24
eta kitto!
Muturreko tenperaturak bizi ditugu egunotan eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko. Izan ere, gaurko tenperaturak 36ºC-ra iritsi daitezke Eibarren eta bihar, pixka bat jaitsiko badira ere, 34ºC inguruan egon daitezke maximoak. Gaur eta bihar tenperatura minimoa 20ºC ingurukoa izango da.

Zerua eguzkitsu egongo da gaur, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, eta arratsaldean ugarituz joango dira. Bihar, ostera, erdi mailako hodeiek eta goi-hodeiek zerua pixka bat bat lainotuko dute, eta arratsaldean zaparrada txikiren bat bota lezake egunaren amaieran.

Bi egunotan hego-ekialdeko haizea izango da nagusi, bihar batez ere, indarra hartuko baitu. Horrela, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik EAE osoan.