Adenobirusetan oinarritutako txertoak nola funtzionatzen duten azaldu digu Ana Galarragak

Adenobirusetan oinarritutako txertoak nola funtzionatzen duten azaldu digu Ana Galarragak
2021/02/23 08:18
eta kitto!
Adenobirus txertoen inguruan aritu da berbetan Ana Galarraga Koronabirusaren gakoak tartearen atal honetan. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan zientzia dibulgatzaileak azaldu duenez, Europak onartu zituen lehenengo txertoak RNA mezularian oinarritutakoak izan ziren. Orain, adenobirusetan oinarritutakoak ere baimendu dituzte. Nola funtzionatzen dute? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak horri buruzko azalpenak ematen ditu bideoan.