SD Eibar-Atletico de Madrid partidaren egunean izandako gertakarien aurrean adierazpena egin du Eibarko Udalak

SD Eibar-Atletico de Madrid partidaren egunean izandako gertakarien aurrean adierazpena egin du Eibarko Udalak
2020/01/22 eta kitto!
Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, atzo egindako bilkuran, gaitzetsi eta jendaurrean salatu ditu joan den zapatuan, SD Eibar-Atletico de Madrid partida jokatu zen egunean, gure herrian izandako gertakariak. Adostutako adierazpenaren arabera, "Eibarren ez dira onargarriak probokazio-jarrerak; herri honetan ez dira inondik inora ere onargarriak keinu eta sinbologia naziak".

Era berean, "Bozeramaileen Batzordeak Eibarko herritarren jokabide arduratsua aitortu nahi du, onartu beharko ez liratekeen probokazioetan jausteke, bakarrik jaiaz gozatzen eta bere taldea animatzen ibili ziren herritarren jarrera".