Adikzioak Eibartik kanpo tratatu behar dituztenei dirulaguntzak emango dizkie Udalak

Adikzioak Eibartik kanpo tratatu behar dituztenei dirulaguntzak emango dizkie Udalak
2021/05/07 09:23
eta kitto!
Adikzio arazoak izan eta tratamendua Eibartik kanpoko zentroetan jasotzen dutenek laguntza ekonomikoa jasoko dute. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da eta azaroaren 12an amaituko da eskaera egiteko epea.

Eskaera egiteko bi bide daude. Batetik, aurrez aurre, Gizartekintzan; eta bestetik, elektronikoki, udal webgunetik.